XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arantza Urkaregi

Zuek, demokratak?

Joan den asteartean bildutako UPV/EHUko Klaustroan, presoen hurbilketaren aldeko mozioa zegoen aztergaien artean.

Eusko Legebiltzarrak onartutako berbera.

Beste mozio bat (Delclaux eta Ortega Lara sarturik) aurkeztuko zela susmatzen nuen, intsumisioaren kasuan gertatu zen moduan.

Baina honetan taktika aldatu egin dute UPV/EHUko agintariek: Ez zuten eztabaidarik ezta enmendakinik planteatu, ez zuten bozketara eraman nahi izan beraien mozioa eta publikoki abstenitu egin ziren.

Horrela klaustrokideen heren batek parte hartu ez zuenez, botazioak ez omen du baliorik.

Zergaitik hartu zuten jarrera hori?

Ene ustez, galtzearen beldur ziren.

Intsumisioa eztabaidatu zenean, bozkatu eta galdu egin zuten.

Honetan ez zuten arriskatu nahi eta botazioa baliogabetzeko trikimailua asmatu zuten.

Botazioan parte ez hartzeko eman zuten argudioa: Gipuzkoako Kanpuseko zenbait irakaslek jasandako mehatxuak.

Hurrengo egunean prentsan agertu zen mehatxuak salatzen zituen manifestu bat.

Sinatzaileak: Zuzenbide Fakultateko irakasle guztiak, presoen hurbilketaren alde daudenak barne.

Gauzak ez dira nahastu behar.

Zuek tolerantziaz hitz egiten duzue, baina, dirudienez, ezin duzue toleratu Unibertsitateak gizartearen gehiengoak onartu duen erreibindikazioa berea egitea: Presoak, Euskal Herrira!